EKINTZA OSAGARRIAK


Ekintza osagarrien bidez, hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko. Besteak beste: hitzaldiak; irakurzale klubak; sukaldaritza, eskulan, yoga edo dantza tailerrak; kantulagunak...

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, berbabentura (eskia, eskalada, surfa...). Horrela lagun berriak egiteaz gain, herrietako kultur eskaintza eskaintza zabaldu egiten da. 

Informazio gehiago edota ekintzaren bat antolatzeko: praktikatu@aek.eus