2017/10/27

Praktikaren Magia. Esperientzien topaketa.



2017an ohiko jardunaldien formatutik alde egin eta hurbilago dugun dinamika batera ekarri nahi izan dugu aurtengo topaketa; eta norberaren eskarmentutik abiatuta, dinamizatzaileek protagonismoa izango dute.

Iazko jardunaldian Amaia Agirre coachingak mintzapraktika taldeetan magia egiten dela azaldu zuen; hizkuntz-ohituretan aldaketa ematearekin batera kontzientzia eta sentimenduen aldaketa ere ematen delako. Ideia hori buruan esperientzien topaketa honi PRAKTIKAREN MAGIA izena jarri diogu.