AURKEZPENA


PRAKTIKATU, AEKren zerbitzua da. 2005etik daramagu hainbat gune soziolinguistikotan euskarazko harreman-sareak sortzen eta ekintza-planak sustatzen eta koordinatzen.

PRAKTIKATUn, mintzapraktika egitasmoak antolatzen ditugu, mintzalagun/berbalagun; euskararen transmisioari begira, familientzako gurasolagun programak; euskalkiak eta hitanoa ikasteko mintzataldeak ere bai. Horretaz gain, euskarazko harreman-sare berriak sortzen ditugu ekintza osagarrien bidez, hala nola, asteburuko egonaldiak, barnetegi ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta.

Praktikaturen historia gure jendearen historia da, gure ekipoarena, gure bezeroena. Baina, batik bat, egitasmoetan parte hartzen duten lagun guztien historia da. Haiekin batera ikasten dugu, gozatzen dugu, eta haiei esker profesionalki hazten gara. Zerbitzu sortzailea eta diziplina anitzekoa gara, etengabeko hobekuntzan murgilduta; eta, batez ere, euskaraz bizi daitekeela sinesten duen lantalde baikorra gara.

Zurekin lan egin nahi dugu. Horregatik, zure herrian, auzoan, elkartean edota lantokian mintzapraktika programak abiatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta elkarlanean egingo dugu.


PRAKTIKATU

Mintzapraktika egitasmoak - AEK
Txakur kalea 1, 4 • 48.005 BILBO 
Telefonoa: 618.574.466
Helbide elektronikoa: praktikatu@aek.eus
Facebook: Praktikatu
Twitter: @praktikatu